XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ezker, eskuin, gainetik, azpitik, saheska, chuchenean ala zeiarka nihun ezin lotkiarik atzeman!....
Haaa! orroaz heien bulharrak ukaldia emaitean; oihanean haizkolarienak bezala!.
Eta gero
Oren laurden hartan hola ari ziren, tokiaren gainean; hurrats batez, zehe batez elgarren ganik baztertu ezpaitziren ephe luze hartan guzian!.
Izerditan biak bainan, bethi berdin trempuan; eta lehembiziko zarrasta edo aztaparkatzerik arineina elgarri oraino egitekoa!....
Brien ariña, oraikoan, hatik, atzemaiter nuzu, Piarre!.
- Ez dakit, Ñakero, berantchegi ez nizanez bethi jeikiren hortako....
- Baditake, Piarre....
- Oren-erdi huntan egin ez duguna nola eginen dugu oren baten buruan?....
Berdin ahul orduan, ala berdin azkar orai, ez othe da
Elgarren neurrikoak girela, ez othe dugu erakutsi, Piarre?.
Joan baginte biak... Maiderreneat?....
- Goazen Maiderreneat, Ñakero....
Egarritua ere niz bulta huntan....
Eta, sorgin ichtorioetan Zafra-Maria-Zafra makila bezala, orduan bakarrik, eta solas hoik oro bi adichkideek elgarri erranik, orduan aphaldu ziren eta gelditu Piarre eta Ñakeroren Makilak!!!....
Esku-gibelaz, doi doia chukatu zuten kopeta gure bi Garaztarrek, eta,